Ongi etorri nire bloggera, espero dut zuen gustokoa izatea

e-learning

lunes, 3 de mayo de 2010
E- learning interneten bidez ikastea da, baina honek ez du esan nahi ordenagailu bat izatearekin nahikoa dela. Tutore bat ere izango duzu. Beraz, irakaslearekin zein zure ikaskideekin harremanak izateko aukera izango duzu. Badaude abantaila zein desabantaila ugari. Horietako batzuk dira:
- Abantailak:
- Erosotasuna (edozein lekutik eta nahi duzun orduan ikasteko aukera ematen dizu)
- Aukera gehiago eskaini (lan egiten duten pertsonentzat adibidez)
- Material gehiago eskuragarri izatea.
- ...
- Desabantailak:
- Ziurtasun eza (ikasten ari zaren materialarekiko)
- Zure datuen pribazioa (ez dakizu beste erakunde edo pertsona multzo bateri zure buruzko informazioa ematen ari dioten)
- Ez daukazu pertsonarik zure aurrean (fisikoki adierazteko aukerarik ez daukazu)

Interneti buruzko bi bideoak

1. bideoa
1. Mutilak Interneten irakurritako guztia sinesten du eta neskek, interneten jartzen duen guztia ez sinestea esaten diote, baita irakurritako informazioa kontrastatu behar duela.
2. Bata, ez da fidatzen bere datuak interneten emateaz. Besteak,aldiz, bere datu pertsonalak emateagatik ez dela ezer gertatzen esaten dio. Baina argi ikusten da hori ez dela holan; publizitate zein berak ekatu ez duen informazio pila bat ailegatzen zaiolako.
3. Neskari estafa bat egin diote internetez erosteagatik eta orriaren helbidea "bidezkoa" zela ez kontrastatzeagatik.
4. Mutil batek, neska batekin dagoela esaten dio bere lagunari. Hitzordua dute egun horretan bertan. Neska ailegatzen da eta hara non, bion laguna da; hau da, biok ezagutzen zuten neska bat zen. (gustoko ez zuena)
1.bideoa: Bideo bat ikusi dugu Internet eta hezkuntzari buruz. Informazio osagarriago bat eskaintzen du beraz, argi dago, hezkuntza prozesua aldatuko duela. Hezkuntza aldatzeko herramienta "potente" bat da.

2.bideoa: Sarean dagoen informazioa ulertzeko, lehendabizi, elementu teknikoak sortzeko, aztertzeko gaitasuna izan behar dugu.

Bilatzen jakin behar dugu; zer nahi/behar dugun, komunikatzen jakin behar dugu, baita guk sortutakoa komunikatzen jakin.

Netiketa

lunes, 12 de abril de 2010
Netiketa internet erabiltzerakoan kontuan hartu beharreko arau batzuk dira. Adibidez:
- Mezu bat bidaltzerakoan, mezua bidaliko diezun pertsonei galdetu ea haiek mezu hori jasotzea nahi duten.
- Artxibo erantsiak tamaina handirik ez izatea.
- RTF formatuan bidali artxiboak; mundu guztiak ez baitauka word.
- Dokumentu bat bidaltzerakoan, horri buruzko informazioa eman; formatoa, zer den...
- Ez idatzi letra larriz (haserre ez bazaude)
- Ez iraindu inor sarean.
- Zuri bidalitako mezu bat beste inori bidali nahi badiozu, aurreko helbide guztiak ezabatu; erosoagoa baita.
- Taldeetako helbideak ezkutatu; jende askori ez baitzaio gustatzen bere helbidea edonork jakitea.
- Mezu bat bidaltzerakoan, pertsonalizatu. Hau da, zure komentario pertsonal batekin bidaltzea.
- Ez sinetsi bidaltzen dizkizuten mezu guztietan dagoen informazioa.

remove

lunes, 29 de marzo de 2010
Mundu guztiak unformazioa eskaintzen du; ez dago pribazitaterik.
Negozio berria bihurtu gara: datuen trafikoa. Errazagoa da informazioa e-mail, bideo, joku... batean ematea pertsona bakoitzari hitzez azaldu beharrean.
gaur egun, mundu guztiak telefono mobila, ordenagailua... dauka. guzti honen bidez, informazioa eskaintzen ari gara beti: non gauden, zer egiten dugun, nora goazen...
Pertsona hau ez dator honekin bat, eta bere lehenengo pausua mobila erabiltzeari uztea izan zen. Ondoren, kredito txartelak, garraio publikoa... erabiltzeari; holan, ezin izango dute zure aztarnarik jarraitu.
Holan, pixkanaka-pixkanaka, errealitatetik desagertzen hasi zen. Ordenagailuak sistema operatibo batzuk baino ez dira, zuri buruzko informazioa etengabe bidaltzen dutenak. Errealitatea zure interesetara moldatzen dute orduan. Beraz, errealitate horien bigarren mailako sortzaileak gara gu. Pertsona honek, guzti hau erabiltzen kontrolatzen ikasi du. Hala ere, errealitate honetan parte hartu behar du beste batean bizi ahal izateko.

teknologiak hezkuntzan izandako aplikazioak

domingo, 21 de marzo de 2010

Aktibitate asko egin daitezke Bloggaren bidez. Adibidez, irakaskuntzan. Gainera ikasleek motibazio gehiagorekin ikasiko dute, eta holan, euren ikasketetan aktiboki parte hartuko dute. Hau da, aktibo ipintzen ditu adimearen hainbat zentzu, beraz, motibazioa handiagoa izango da. Bloggean lan egiten dugun neurrian, ezagutzaren eraketa soziala eta indibiduala sortzen dugu.
BLOGGEN EZAUGARRIAK: multimedia, errazak, informazioa antolatu, interaktiboak, eskuragarriak, informazioa eskeini, beste aplikazioekin lotu, dinamikoa...
HELBURUAK: Internet ezagutu eta erabili, idaztea, sormena bultzatzea, talde lana bultzatu, ebaluatzeko metodologia berria, ideia elkartrukatzea...
NOLAKO BLOG: Zentroko bloga: komunitate oso batean informatzeko eta komunikatzeko baliabidea. Klaseko bloga: informazioa aurkezteko, aktibitateak antolatzeko, komunikazioa errazteko... (egunkaria: klasean egindakoa idazteko, ikasleen blogak, iraksleen blogak...)




TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN

lunes, 15 de marzo de 2010

Egun zaila da teknologia berriekin topo ez egitea, batez ere hezkuntza arloko esparruetan. Hau egia da baita haur hezkuntzan ere.
Egia esan, teknologia berriak eta ordenagailuak erabiltzea ez da moda kontua. Irakas-praktikak erakutsi digu panazea izan gabe ere, bitarteko erabilgarriak direla zenbait unetan eta zenbait helburutarako.
Akaso hortxe dago gakoa; hau da, jakitea noiz eta nola erabilgarriak eta egokiak suertatzen diren teknika didaktiko berri hauek. Xede honetarako zer hobe besteen esperientzietan oinarritzea baino?
Hartara liburu hau aurkeztu gura dizuet, hain zuzen esperientzia praktikotik abiatu den liburua eta iradokizun eta aholku dezente dakartza, betiere, astun izan gabe eta predikamendu teoriko luzerik gabe.
Ideia berrien bila bazabiltza, hortxe dituzu ideia freskoak.







prometeus: "medio"-en iraultza

domingo, 14 de marzo de 2010



Gizartea leku guztieatn dago, guztia jakin dezake: Prometeusen mundu berria da hori.
Orain arte zeuden gauza guztiak desagertzen dira berriak sortuz; Interneten bidez. Musika, telebista, egunkariak... adibidez, dohainik da Interneten bidez. Holan, programa mordoa sortzen dira gauza ezbedin askotarako; Google, wikipedia...
Pertsonak ere informazioa sortu zein kontsumitu dezakete.
Pixkanaka-pixkanaka, etorkizuna digitala izango dela onartzen du jendeak. Hala ere, Internetetik zerbait modu ilegal batean deskargatu ezgero, kartzelara joan zaitezke.
2015ean, berrikuntza pila bat egongo da; "television digital terrestre" delakoa desagertu egingo da, Interneten bidez informazio guztia lor daitekeelako. Liburuak, argazkiak... egoera berdinean egongo dira.
2020an, pertsona bakoitzaren errealitatea ihardetsi ahal izango da; bigarren mundu bat sortuz.
2027an, pertsonak nahi dutenean bihurtu ahal dira, baita memoria, esperientziak, sentikortasunak... konpartitu. Hau da; memoria objektu bihurtuko da.
2050ean, bizitza birtuala nagusi da mundu osoan. ESPERIENTZIA ERREALITATE BERRIA DA.